HEMEN DAUKAZUE ELKARRIZKETA
13 urte ditut.
Noiztik ari zara harria jasotzen?
Joan zen urteko apirilean hasi nintzen.
Zenbat egunetan entrenatu behar duzu?
Astean hiru egunetan. Horietako bi harriarekin eta bestea gimnasioan.
Elikadura zaindu behar duzu?
Ez bereziki
Beste kirolen bat egiten al duzu?
Ez. Lehen pilota egiten nuen baina orain harria bakarrik.
Zein da zuretzat harri jasotzailerik onena.
Haimar Irigoien.
Gogorra al da harri jasotzailea izatea?
Ez, gustokoa baduzu
Noiz izaten dira txapelketak?
Jaiero. Batzutan astero.
Zenbat harri mota daude eta zer pisukoak?
Harri asko daude: zilindriko zaharra, zilindriko modernoa, kubikoa, errektangularra, bola,...
Nahi adina pisua altxa daiteke. Errekorra, Migeltxo Saralegik dauka 329 kiloko errektangularrarekin.